XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. Aldatu nahi den datuaren gelaxkaren gainean klik bitan egin saguarekin.

Bertan kurtsorea agertzen denean dagozkion aldaketak egin.

2. Aldatu nahi den datuaren gelaxkaren gainean klik egin gelaxka hautatzeko, ondoren formula-barran klik egin kurtsorea agertzeko eta bertan dagozkion aldaketak egin.

Orain ere Sartu (Intro) sakatuta edo Sartu botoia sakatuta aldaketak onartu egingo dira.

Bestalde, aldaketak deuseztatu nahi badira.

Utzi botoia erabil daiteke.

2.3.4. Datuak ezabatu

Gelaxka batean datuak sartu ondoren ezabatu nahi badira, hiru aukera daude:

1. Datuak ezabatu nahi diren gelaxka hautatu saguarekin bere gainean klik behin eginez eta Ezab (Supr) tekla sakatu.

Datuak zuzenean desagertzen dira.

2. Datuak ezabatu nahi diren gelaxka hautatu saguarekin bere gainean klik behin eginez eta Edizioa menutik Ezabatu hautatu, eta honen barruko Edukia, gelaxkaren edukia ezabatzeko.

3. Datuak ezabatu nahi diren gelaxkaren gainean saguaren eskuineko botoia sakatuz klik eginda laster-menua irekiko da eta hemen ere badago gelaxkaren edukia ezabatzeko aukera.

2.4. Aldaketak desegin

Gelaxka batean daturen bat sartu, formatua aldatu edo bestelako funtzioren bat egin denean eta egin ondoren oker dagoela konturatuz gero, aldaketa horiek desegin daitezke eta aurreko egoerara itzuli.

Hori egiteko bi aukera daude:

1. Edizioa menuko Desegin hautatu (azkena eginiko eragiketaren arabera aukera honen izena aldatu egingo da: Desegin, Berregin, ...).

2. Tresna-barran dagoen botoiaren bidez:

Desegin aukera honek azken ekintza bakarrik desegiten du.

Berriro hautatzen bada, desegitea bera desegingo du eta aurreko egoerara itzuliko da.

Edizioa, menuko Desegin aukera bera ere Berregin bihurtzen da.